Azkoitiko Landagarre baserriko Antonio Garate elkarrizketatu dute ETB1eko Sukalerrian saioan. Landetxea du hark bere baserrian, eta haren historia zein den eta landetxeko bestelako kontuez hitz egin du saioan.
2002 eta 2003 urteen artean eraiki zuten landetxe berria, baina 2009. urtean ireki zituen ateak landetxe modura. Garatek aurtengo uda nolakoa izan den azaldu du kameren aurrean, eta nongo bisitariak jasotzen dituzten ere argitu du. Landetxean baratzea ere baduenez, hara gonbidatu ditu ETB1eko kamerak. Bi letxuga mota aurkezteaz gain, baratzeko trikimailuak ere azaldu ditu.