Beittu!

Tibalt Alberdi elkarrizketatu dute ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko uzt. 14a, 15:00

ETB1eko arratsaldeetako telebista saioan elkarrizketatu zuten Alberdi. Musikaren rock estiloa izan zuten hizpide atzoko saioan, eta azkoitiarrak metalaz hitz egin zuen.

Atzo, asteazkena, Tibalt Alberdi musikari azkoitiarra elkarrizketatu zuten ETB1eko Biba zuek! saioan. Maddalen Arzalluz eta Xabier Sukia telebista aurkezleek gidatutako saioan parte hartu zuen Alberdik; izan ere, rockaz luze-zabal aritu ziren solasean.

Alberdik musikarekin harreman berezia duela nabarmendu zuen platoan, beretzat "bizitzeko modu bat" baita musika. Musikazalea izateaz gain, musikaria ere bada azkoitiarra. Rocka, eta, bereziki, metala du gustuko azkoitiarrak. Rockaren aldaera gogorrenak gustatzeko, ordea, azaldu zuen garrantzitsua dela "tolerantzia ariketa" bat egitea, hau da, rocka "progresiboki entzuten" joatea.

Honako lotura honetan ikus daiteke Alberdiri egindako elkarrizketa, saioaren 30:32 minututik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide