Animaziozko filmen egilea den Izibene Oñederra artista azkoitiarra elkarrizketatu dute Azpeitiko Kulturaz kooperatibaren DAPA ikus-entzunezkoen saioan. Bego Vicariorekin nahiz Isabel Herguerarekin batera aritu da azkoitiarra, bakoitzak duen beraien lana egiteko moduari eta lanei buruz hizketan.
"Hainbat testuk izan dezakete zerikusia marrazkiak sortzerako garaian, baina uste dut marrazki multzo hori marrazkitik ari naizela sortzen beti, bai baitaude hainbat irudi buruan ditudanak. Irudi horiei tiraka sortzen ditut marrazkiak. Badakit irudi horiek oso desberdinak direla elkarren artean. Irudi, emozio edo eraikitako kontu horiek oso desberdinak elkarren artean, eta saiatzen naiz horien atzean dagoena marrazkien bitartez ekartzen", azaldu du Oñederrak saioaren lehen minutuetan.