Beittu!

ETB1eko 'Edozein Herriko...' saioan izan da Tomas Lizarazu

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Julian Iantzik gidatzen duen telebista saioan elkarrizketatu zuten atzo abeslari azkoitiarra, eta zuzenean abesteko tartea ere hartu zuen hark.

Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu elkarrizketatu zuten atzo, astelehena, Julian Iantzi telebista aurkezleak ETB1n zuzentzen duen Edozein herriko telebista saioan. Iantzik elkarrizketa egin zion Lizarazuri, eta saioa ixteko Bulego musika taldeak duela aste gutxi aurkeztu zuen Suzko erroberak abestia, eta abeslari azkoitiarrak zuzenean abestu zuen kantuaren bertsio akustikoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide