Beittu!

Ostiralean estreinatuko dute Santa Klara komentuan grabatutako 'Sin limites' telesaila

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko eka. 8a, 14:30

Azkoitiko Santa Klara komentuan grabatutako zatiaren irudia. (Sensacine)

Amazon Prime Videon ikusi ahalko da telesaila ostiraletik aurrera. 40 minutuko sei kapitulutan banatu dute ikus-entzunezko lana.

Etzi, ostirala, estreinatuko dute Amazon Prime Videoren Sin límites telesaila. Joan zen urteko apirilaren amaieran, Azkoitiko Santa Klara komentuan egin zituzten telesailerako grabaketak. Elkanok eta Magallanesek munduari itsasontziz emandako lehen bira du oinarrian ikus-entzunezko lanak. Hain zuzen, aurten 500 urte beteko dira ordutik, eta bosgarren mendeurrenaren bueltan egin dute proiektua.

Simon West zuzendariak sortu eta zuzendu du telesaila, eta Rodrigo Santoro (Magallanes) zein Alvaro Morte (Elkano) dira protagonistak. Amazon Exclusivena da Sin límites telesaila, eta Mono Films eta Kilima Media ari dira ekoizten, Fulwell73 ekoiztetxearekin koprodukzioan eta RTVE, EITB eta Canal Sur telebista kateekin elkarlanean. Telesaila 40 minutuko sei ataletan banatu dute, eta etzitik aurrera ikusgai izango da Amazon Prime Videon.
 

Azkoitiko Santa Klara komentuan bezala, Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere grabatu dute telesaila, hala nola Aizkorrin, Lazkaon, Erriberrin eta Iruñean. Euskal Herriko grabaketak amaitu bezain pronto, Sevillan, Huelvan eta Madrilen (Espainia) eta Dominikar Errepublikan egin zituzten grabaketak.

Hona hemen telesailaren aurrerapen bideoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide