Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irratiko Hankak lurrien saioko partaideetako bat zen Iñaki Segurola, eta hura hil zenetik, ez zuten saio gehiago grabatu. Asteartean, dena den, Segurolaren faltan, programa berezi bat egin zuten irratsaioan ohiko partaide diren Miel Rodriguezek, Xabier Arenazak eta Segurolaren andrelagun Garbiñe Larreak. Modu ezin bereziagoan egin zuten, gainera, saioa: Segurolak hainbeste maite zuen eta Permanent tourist idatzita daraman pijama jantzi zuten hirurek, eta Cheetos gozokiak janez oroitu zuten falta duten laguna.
Lotura honetan entzun daiteke saioa osorik.