Juan Luis Zabala idazle eta kazetari azkoitiarrak Mina hartzeko ere poema-liburu berria aurkeztu zuen atzo, astelehena, ETB1eko Biba zuek! saioan. Beldurra da Zabalaren azken lan berri horren ardatza; beldurra minari, zahartzeari, gaixotzeari, hiltzeari… baita euskararen gainbeherari eta indar espresioa galtzeari ere. Nabarmendu zuen literatura "jolasa" era badela, baina "ez jolas hutsa".
Azkoitiarra haurtzarora itzuli da poema-sorta horretan, mundua zer den jakin aurreko garaira. Zabalak haur eta gazte literatura, poesia, nobela, komikia, narrazioa, biografia eta itzulpena landu izan ditu, besteak beste. Atzo bere azken lanaz eta bestelako hamaika kontuz aritu zen Maialen Arzallus eta Xabier Sukia telebista saioko aurkezleekin batera.
Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik. Idazle azkoitiarraren elkarrizketa 1:03:00an hasten da.