Beittu!

Iñigo Antsorregik depresioari buruz hitz egin du ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urt. 26a, 10:59

Antsorregik ETB1eko kameren aurrean azaldu zuen triste zebilen bolada txar batean bere buruaz beste egiteko ideia etorri zitzaiola burura. Egun ondo dago, eta mezu bat zabaldu nahi izan du lau haizeetara: depresiotik atera daiteke.

Iñigo Antsorregi elkarrizketatu zuten atzo, asteartea, ETB1eko Biba zuek! saioan. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak zuzentzen duten telebista saioan parte hartu zuen azkoitiarrak. Hain zuzen ere, depresioari buruz hitz egin zuten saioan, eta hainbat lagun gonbidatu zituzten, bakoitzak depresio aldian bizitakoa kontatu zezan.

Antsorregik azaldu zuen "zaila" dela norbere barruan gertatzen denari buruz hitza jartzea. Atzo, ETB1eko kameren aurrean azaldu zuen 2019az geroztik pairatu duen depresioak bere baitan zer eragin izan duen. Izan ere, triste zebilen bolada batean, hil egin nahi zuela kontatu zion amari. Prozesuan zehar jendearen testigantzak entzuteak "on" egin ziola nabarmendu zuen azkoitiarrak, eta orduan depresiotik ateratzea dagoela ikusi zuen. Orduan jasotako mezu bera zabaldu nahi izan zuen Biba zuek! saioan Antsorregik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide