Sebastian Elorza txirrindulari ohia agertzen den neurri handiko argazki bat jarri dute Eibarko (Gipuzkoa) Ipurua auzoan. Eibarrek 675 urte bete berri dituela-eta, auzoko argazki zaharrekin apaindu dituzte auzoko hormak. Neurri handiko hamar argazki zintzilikatu dituzte.
Ipurua auzoa izan zen urte askoan txirrindulari proben helmuga, eta 1965eko Eibarko Bizikleta irabazi zuen KAS taldeko kide guztiek ere han atera zuten argazkia. Urte hartan Elorza azkoitiarrak irabazi zuen lasterketa, eta argazkian irabazlearen maillotarekin ikus daiteke, Barrutia, Gabika, Langarika eta Jimenez txirrindulari ohiekin batera. Soraluzeko (Gipuzkoa) Kontrargi argazki-taldeak utzitako Eli Lakuesta argazkilariaren argazkia da .
Honako lotura honetan irakur daiteke Maxixatzenek Sebastian Elorzari egindako Akordatzen erreportajea.