Atzo hasi zen Zarauzko hondartza futboleko txapelketa. 28 taldek eman dute aurtengo ediziorako izena, eta horietako bi Azkoitikoak dira –Dean Team taldeari buruzko erreportajea egin zuen Hitzak duela bi aste–. Lehen aldiz eman dute izena bi talde horiek, eta haietako bateko bi kiderekin, Mariano Catalinarekin eta Mikel Saenzekin, hitz egin du Urola Kostako Hitzak honako bideo honetan.