Return to Basque Twitter kontuaren atzoko protagonista izan zen Mariano Juaristi Atano III.a pilotari azkoitiar zena. Euskal Herriko argazki zaharrak inguratu eta argitaratzen ditu Return to Basque erabiltzaileak.
Atzoko argitalpenean, "igandeak esku pilotarako dira" esaldiarekin lagunduta, Kutxateka sareko argazki gordailuan aurki daitekeen argazki bat ikus daiteke, Donostiako Fotocar etxeko Vicente Martinen bildumakoa. Irudian, Atano III.a pilota jotzen ikus daiteke, alboan beste pilotari bat duela. Bigarren pilotari horren ezagupiderik ez du ematen Kutxatekan jasotako informazioak. Argazkia, berriz, 1949an kokatu dute, Asteasuko (Gipuzkoa) kontzejupean.