Azkoitiko Isidro erretegiko Aitor Aizpuruak ETB1eko Sukalerrian telebista saioaren gaurko atalean parte hartu du. Joseba Argiñanok gidatzen duen saioan txekor poupietteak xerezetan leka eta hirugihar sortarekin izeneko platera prestatu dute biek. Platera osatu bitartean, baina, hamaika konturekin inguruan hitzegin dute Aizpuruak eta Argiñanok.
Hala nola, hizpide izan ditu berak zuzentzen duen Isidro erretegiaren historia eta bere berezitasunak. Aizpurua, gainera, baserri munduan murgilduta dago; izan ere, Azkoitiko baserri batean animaliak eta baratzea ditu. Era berean, herri kirol mundua ere gertutik jarraitzen du asteasuarrak, eta egun Arrate Irratiko kirol esatari lanak egiten ditu astean hiru aldiz.
Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.