Joseba Beristainek Gipuzkoa Turismoak aurtengo urterako egin duen kanpainarako bideoari musika jarri dio. Musikari azkoitiarrak hainbat musika tresna baliatu ditu bideorako, besteak beste, pianoa, txalaparta eta Gipuzkoaren bereizgarria den soinu giroa nahiz animalia soinuak.
Beristainek sare sozialen bidez eskerrak eman dizkie Aitor Furundarena Dani Trujillo musikariei eta SFX musika liburutegiari. Era berean, honakoa idatzi du: "Aurtengo Gipuzkoa Turismoaren kanpainarako musika egiteko plazerra izan dut. Gipuzkoara etortzeko gogoa du, ezta?".