Beittu!

Reyes Azkoitiak ETB1eko 'Sukalerrian' saioan parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko uzt. 29a, 09:34

Azkoitiak ziazerba, ricotta eta berrengorri ravioliak baratxuri beltz saltsa errezeta prestatu ditu Joseba Argiñano sukaldariak eta aurkezlearekin.

Reyes Azkoitia pilotari ohi eta entrenatzaile azkoitiarrak ETB1eko Sukalerrian telebista saioan parte hartu zuen herenegun, asteartea. Azkoitiarrak ziazerba, ricotta eta berrengorri ravioliak baratxuri beltz saltsa errezeta prestatu zuen Argiñano aurkezlearekin batera.

Pilota zainetan daraman horietakoa da Azkoitia. 30 urtez ibili izan da Bergarako pilota eskolan entrenatzen eta erreferente bilakatu da han. Pilotalekuetatik ezin denez asko urrundu, orain ETB1eko Plazandreak saioan ere ikus daiteke azkoitiarra entrenatzaile lanak egiten. Emakumezkoen pilota txapelketa oinarri duen telebista saioaz mintzatzez gain, bere ibilbideaz ere hitzegin du Azkoitiak, gizonezkoen aurka jokatzen baitzuen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide