Naike Saralegi tatuatzaile azkoitiarrak ETB1eko Udak dakarrena telebista saioan parte hartu du aste honetan. Julian Iantzi telebista aurkezleak egindako galdera sortari erantzun behar izan zion Saralegik.
Saralegik azaldu zuen sare sozialetan ikusten dutela askok egin nahi dituzten tatuajeak. Azkoitiarra online ikastaro bat ikusita hasi zen tatuajeen munduan. Gazteen artean ohikoenak tatuaje txikiak direla azaldu zuen, eta mutilek, oro har, tatuaje handiagoak egiten dituztela. Saioan, zuzenean, lagun bati bere txakurraren izena tatuatu zion Saralegik.