Azkoitiko Bulego musika taldeko Ruben Lizarraldek eta Tomas Lizarazuk Euskarabenturako gazteak bisitatu dituzte. Euskarabentura espedizioaren bigarren txanda Bidania-Goiatzen hasi zuten jzioquitarrek. Azkoitiko bikoteak kontzertu bat eskaini zieten gazteei.
Kanta bat amaitu eta bestea hasi bitartean, berriz, espedizioan parte hartzen ari diren neska-mutilek galderak egin zizkieten Lizarralderi eta Lizarazuri euskara, musika eta taldearen ibilbidea ardatz hartuta.