Azkoitiko Bulego musika taldeak ETB1eko Sukalerrian telebista saioan izan dira gaur, ostirala. Tomas Lizarazu taldeko abeslariak, Ruben Lizarralde gitarra jotzaileak eta Jontxu Ape baxu jotzaileak parte hartu dute gaurko saioan.
Lizarazu izan da saioko gonbidatu nagusia; izan ere, Joseba Argiñano saioaren aurkezlearekin batera aritu da abeslaria sukaldean. Saioan zehar, baina, Bulego taldeak kaleratu duen Bueltan da! azken abestiaren bertsio akustikoa eskaini du Lizarazuk, Lizarraldek eta Apek lagunduta.