1926an, Beizamako Korosagasti baserrian, ama eta alaba bat hilik agertu ziren. Sekulako tragedia izan zen hura, eta gertakizun hori pantaila handira eramatea erabaki zuen Asier Sustaeta zinemagile azpeitiarrak. Erabaki Produkzioakek ekoitzita, joan zen urteko irailean estreinatu zuten Korosagasti filma, Azpeitiko Soreasu antzokian.
Azkoitiar askok parte hartu zuen filmaren ekoizpen prozesuan, eta Azkoitiko Alejandro tabernan ere grabatu zuten filmaren eszena bat. Arrakasta izan zuen ikus-entzunezkoaren estreinaldiak. Orain, nahi duten guztiek ikus dezakete filma Youtuben.