'Isiltasunaren pareta atzean bizirik' abestiaren bideoklipa kaleratu du Mikel Iraetak

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Musikari azkoitiarrak 'Oinatzak' diskoko abestiaren bideoklipa kaleratu du. Itxaro Iraetak egin ditu bideoklipeko ilustrazio lanak.

Mikel Iraeta musikari azkoitiarrak Oinatzak diskoko Isiltasunaren pareta atzean bizirik abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Iraeta berak konposatutako abestia, Alberto Martinezekin batera ekoitzi du. Martinez berak egin ditu, gainera, nahasketa eta masterizazio lanak. Itxaro Iraetak, berriz, bideokliperako ilustrazio lanak egin ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide