ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioa Etxarri-Aranazko (Nafarroa) herriaren inguruko saioa eskaini zuen atzo, igandea. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal telebista aurkezleek, ohi bezala, hainbat herritar elkarrizketatu zituzten. Pagadizabalek, ordea, Etxarri-Aranatzen bizi den Xabier Zabala Xestero azkoitiarra elkarrizketatu zuen.
Xesterok Azkoititik Etxarri-Aranatzera egindako bidea azaldu zuen kameren aurrean, baina hainbat ariketa fisiko ere egin zituen Pagadizabalekin batera herriko plaza batean. Bere zatia ixteko bertsoa ere eskaini zion gaur egun bizileku duen herriari.
Aurkezleak azkoitiarrari egindako elkarrizketa 22:45 minututik aurrera ikus daiteke, honako lotura honetan.