Joseba Argiñano sukaldariak zuzentzen duen ETB1eko Sukalerrian saioa Azkoitian izan da. Hain zuzen ere, Joseba jatetxeko Nekane eta Joseba Olaizola izan dira saioko protagonistetako bi. Nekane Olaizolak Joseba jatetxearen historia zein den azaldu du telebista aurrean, eta Joseba Olaizolak bakailao kokotxak amerikar erara prestatu ditu jatetxeko sukaldean.
Saioaren 29:20 minututik aurrera ikus daiteke Joseba jatetxeko kideek egindako aurkezpena. Ikusi, hemen.