Bere ibilbideaz eta 'Kukuherri' diskoaz aritu da Amsia 'Argia'-n

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko api. 17a, 16:00

Amsia. (Utzitakoa)

Lan berria kaleratu du Amsiak, eta gai horretaz zein bere ibilbide musikalaz solastu da Argia-n, beste hainbat konturen artean.

Javier Ucar Amsia azkoitiarra elkarrizketatu du Argia-k. Ibilbide luzea du Amsiak musika elektronikoaren munduan, eta, besteak beste, bere hastapenak zein Kukuherri disko berria izan ditu hizpide elkarrizketan. Bere lan berriaren promozioa posta bidez egin du azkoitiarrak, sarean zintzilikatu beharrean. "Entzuleari produktuari baino garrantzia handiagoa emateko modu bat da. Azken batean, lan sentsiblea da, eta mimo pixka bat behar du", dio Amsiak. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa, osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide