Azkoitiko Bulego musika taldeak Ilun dagoen arren abestiaren bideoklipa aurkeztu zuen atzo, osteguna, bere sare sozialen bitartez. 2020. urtearen amaieran aurkeztu zuten azkoitiarrek Ilun dagoen arren beren estudioko bigarren lana; hiru abestiz osatutako lana kaleratu zuen orduan musika taldeak: Kantu bat, Gure izarrak eta Ilun dagoen arren.
Hain zuzen ere, proiektu horretako azken abestia baliatu dute musikari azkoitiarrek bideoklipa aurkezteko. Azkoitiko Axiri gunean eta egun argiko nahiz ilunpeko irudiak tartekatu dituzte musikariek. Atzo 19:00etarako jarri zuten bideokliparen aurkezpenerako ordua, eta ehunka ikustaldi izan ditu dagoeneko musika taldearen bideoklipak.