Gutun Zuria 2021 jaialdian parte hartu du Anarik

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Anari Gutun Zuria 2021 jaialdiko une batean. (Mondosonoro)

Azkoitiarra ibilbide musikalaz zein sorkuntza prozesuaz aritu zen solasean Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian. Berria egunkariko Iñigo Astiz kazetariak egin zizkion galderak saioan.

Gutun Zuria 2021, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, ireki zuen atzo, asteartea, Anari abeslariak. Berria egunkariko Iñigo Astiz kazetariak zuzeneko elkarrizketa egin zion Anariri Azkuna Zentroan, eta hark bere ibilbide musikala zein sorkuntza prozesua izan zituen hizpide saioan. Duela 24 urte publikatu zuen bere lehen lana azkoitiarrak: Anari (Esan Ozenki, 1997), eta, ordutik, ibilbide oparoa izan du. Honako lotura honetan irakur daiteke Berria egunkariak Inon izatekotan saioaren inguruan egindako kronika.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide