Sara Zozayaren bideoklip berria, Ro taldearen musikarekin

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 13a, 09:01

"Ro eta Sara Zozaya batu eta Rosa bihurtu". Horrela aurkeztu du Sara Zozaya musikari donostiarrak Youtuben bere azken bideoklipa. Rosa da, hain zuzen, Zozayaren hitzekin eta ahotsarekin eta Ro Azkoiti-Azpeitiko musika taldearen musikarekin sortutako kantuaren izena.

Iaz hasitako elkarlanaren azken emaitza da Zozayak orain plazaratu duen bideoklipa. Arnau Padilla zinegilearen Umbral film laburrerako musika sortu zuten Zozayak eta Rok; baita zuzenean jo ere, Tabakaleran, filmaren emanaldi batean. Orain, Padillaren filmeko irudiak erabili ditu Donostiako abeslariak Ro taldearen musikarekin sortu zuen kantuaren bideoklipa aurkezteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide