Maite Azpiazu eta Iban Garcia ETB1eko 'Biba zuek!' saioan elkarrizketatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 2a, 13:54

Famatu bat familian izatea zer den landu zuten Xabier Sukia eta Maddalen Arzalluz aurkezleek saioan.

Maite Azpiazu eta Iban Garcia ama-seme azkoitiarrak ETB1eko Biba zuek! saioan elkarrizketatu zituzten atzo, astelehenea. Xabier Sukiaren eta Maddalen Arzallusen telebista saioan, besteak beste, famatua izatea zer den eta bikotea ezaguna den edo ez azaldu zuten. Gainera, sare sozialetara igotako bideoak ere erakutsi zituzten telebistan.

Garcia semea Youtube sare sozialerako bideoak egiten hasi zen aurrena, baina azken urteetan Azpiazu ama ere alboan izan du semeak. Egun Youtuben, Instagramen Saioko laugarren 4:30 minuturik aurrera ikus eta entzun daitezke ama-semeek telebistan esandakoak. Honako lotura honetan ikus daiteke elkarrizketa

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide