Joan den ostiralean, antsietateaz eta depresioaz jardun zuten ETB1eko Biba Zuek! saioan, eta Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak bere esperientziaren berri eman zuen telefono bidez egin zioten elkarrizketan. Juaristik depresioa izan zuen duela 15 bat urte, eta garai haiek nola bizi izan zituen eta gaixotasuna gainditzeko zer lanketa egin behar izan duen kontatu zuen besteak beste.
Lotura honetan entzun daiteke Juaristiri egin zioten elkarrizketa.