Hegoa Larzabal azkoitiarra eta Julen Landa bere semea izan ziren astelehenean ETB1eko Biba Zuek! saioko gonbidatuetako batzuk. Adimen gaitasun handiko haurrez aritu ziren saio horretan, eta Julen Landa hala denez, beren esperientziaren berri eman zuten ama-semeek. Nola ohartu ziren umeak adimen gaitasun handia zuela, eskolan zer moduz moldatzen den eta beste hainbat kontu azaldu zituzten.
Lotura honetan ikus daiteke Landaren eta Larzabalen solasaldiaren bideoa.