Amaia Elias barne diseinatzaile azkoitiarra ETB1eko Ahoz Aho saioan izan da aste honetan, eta etxebizitzak atseginago eta bizigarriago bihurtzeko aholkuak eman zituen bertan. "Emozioetan eta osasunean" du eragina etxearen antolaketak Eliasen arabera, eta horregatik, Marie Kondo, Montessori eta dekorazio emozionaleko teknikak uztartu ditu bere metodo propioa sortzeko.
Programaren hasieran ikus daiteke azkoitiarraren elkarrizketa.