Ivan Castro erizaina, ETB1eko 'Biba zuek!' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Azken hilabeetan aldaketak izan dituzten solaskideak izan dituzte Biba zuek! saioan. Erizain gisa lanean jardundako lehen hilabeteen berri eman du Castrok saioan.

Atzo, ostirala, ETB1eko arratsalderoko Biba zuek! saioan solaskide izan zen Ivan Castro erizain azkoitiarra. Lanbide horretan izan dituen aurreneko esperientziak kontatu ditu Castrok telebistako saioan. Uda joan eta gero bizitza aldatu zait izenburupean egin zuten atzokoa. Saioaren gidariak dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia dira.

Saio osorik ikusteko hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide