Ioritz Gonzalez, ETB1eko 'Eztabaidan' saioko mahaikideen artean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu!

Ioritz Gonzalez Lertxundi, saioan. (Argazkia: Eztabaidan)

Ikasturte berriaren hasiera izan zuten eztabaidagai saioan, eta irakasle azkoitiarrak bere ikuspuntua eman zuen mahaikideen artean.

Atzo, astelehena, hasi zen ETB1eko Eztabaidan saioaren denboraldi berria, Klaudio Landa aurkezleak gidatuta. Hainbat gai jorratu zituzten, baina guztien gainetik bat nabarmendu zuten: ikasturte hasiera. Hori horrela, Ioritz Gonzalez Lertxundi Azkoitiko irakasleak mahaikideen artean bere iritzia azaltzeko gonbidatu zuten saiora. Azkoitiarrak ikasturte hasiera honetan kezkak zein ziren eta eskoletako egoera zein zen azaldu zuen.

Ikusi saioa osorik, hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide