Oinarrizko produktu bilketa Valentziako DANAgatik kaltetutako herri langilearentzat

Hiru herrietako Gazte Asanbladek DANAk sortutako kalteei aurre egiteko material bilketa martxan jarri dugu

Azken asteotan ikusi dugu DANA deituriko hondamendi naturalak, Espainiar estatuko hainbat lurretan eragindako kalteak zeinen gogorrak izan diren. Egoera hau begiratzen dugun tokitik begiratzen dugula sinesgaitza dela dirudigu, kaleak urak hartuta, autoak elkarrekin kolapsaturik, etxeak ezerezean, jendearen min eta amorrua... Valentziako herri langilea guztiz kolpaturik, egoera zaurgarrian eta babesik gabe gelditu da egun hauetan, beraien bizkar gainean ehundako hildakoren zama dutelarik.

Bien bitartean, herriaren zuzendaritza eta lurraldeko egoeraren arduradun diren politikari profesionalak nahiz hauek kontrolatzeko boterea duten enpresariak egoera honetatik etekina nola atera dezaketen pentsatzen eta martxan jartzen ari dira, guztiz alde batera utziz langileriaren beharrak zein diren. Politikariak beraien koloreen defentsan ardura ez onartzea ez ezik, aurkari politikoa nola zikin dezaketen estrategia exekutatu nahian dabiltza. Talde faxistak ere hondamendiaren aurrean etekin politikoak atera nahian ikusi ditugu, beraiek direnean krisi klimatikoaren aurrean entzungor egiten dutenak eta sektore zaurgarrienganako gorrotoa sistematikoki zabaltzen dutenak. Enpresariak, berriz, kalteturikoak zein hildakoak zifra hutsal bezala hartu eta beraien irabaziak nola handitu bilatzen jarraitzen dute, ikustea besterik ez da Estatu mailan famatua den supermerkatu baten kamioiak nola geratu diren ez aurrera ez atzera uholdeen erdian, edota lanera joatera behartuak izan diren hainbat pertsona egun hauetan, etxera itzuliko ziren edo ez jakin gabe.

Kasu hau gaur egun bizi garen sistema kapitalistaren gainbehera eta herri langilearen beharrei erantzuteko zein kudeatzeko dituen ezintasunaren adibide bat gehiago da, geroz eta beharrezkoagoa zaigu langileon ongizatea bermatuko duen sistema bat aldarrikatzea, irabazien logika alde batera utzi eta langileok jarriko gaituena lehentasun gisa. Egoera honen aurrean, Urola Erdiko Gazte Asanbladok, oinarrizko material eta produktuen bilketa bat martxan jarri dugu eta herritar oro ekimenean parte hartzera eta ekarpena egitera dei egiten dugu.

ELKARTASUNA ETA INDARRA VALENTZIAKO HERRI LANGILEARI! GURE HILDAKOAK, HAIEN IRABAZIAK!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide