Palestinar herriaren alde mobilizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Gazte Asanblada

Urriak 11, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Azkoitiko plazan bilduko gara palestinar herriarekin elkartasunez.

Urtebete igaro da palestinar herriaren aurkako ofentsiba areagotu zenetik Israelgo Estatu sionistaren partetik. Milaka hildako izateaz gain, palestinar ospitaleen aurkako etengabeko bonbardaketak, laguntza humanitarioaren blokeoa eta beste hainbeste mekanismo izan dira erabiliak. Horrekin batera, herri baten aurkako genozidioa eta sarraskia egiten ari da.

Egoera horren aurrean, palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea babestu, eta elkartasuna adierazi nahian, urriak 11, ostirala, Azkoitiko plazan elkartuko gara, 19:00etan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide