Haurrentzako 'Altxorraren bila' jolasa antolatu du ostiralerako Azkoitiko Gazte Asanbladak

17:00etan hasiko da haurrei zuzendutako jolasa. Parte hartu nahi dutenek plazara joan beharko dute ostiraleko ordu horretan.

Azkoitiko Gazte Asanbladak haurrentzako Altxorraren bila jolasa antolatu du datorren ostiralerako, uztailak 1. 17:00etan herriko plazan hasita, haurrek pistak aurkitu beharko dituzte herrian zehar, eta horiek azken sarira bideratuko dituzte parte hartzaileak. Jolasean parte hartu nahi dutenek, herriko plazara joan beharko dute egun eta ordu horretan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide