Andramaixek antolatzeko lehen bilera egin du Azkoitiko Gazte Asanbladak

Andramaixek antolatzeko lehen bilerako irudi bat. (Azkoitiko Gazte Asanblada)

Aurtengo festak antolatzeko lehen bilera irekia egin du Azkoitiko Gazte Asanbladak, eta datorren asteazkenean, hilak 29, egingo dute hurrengoa, 20:00etan, Goiko Losan.

Azkoitiko Gazte Asanbladatik aurtengo festak antolatzera begira deitutako lehenengo bilera irekia egin genuen atzo, asteazkena. Bertan, lanean hasteko antolatzen hasi ginen, festetako egitarau bat antolatzeko. Datozen asteetan ere bilduko gara, eta hurrengo bilera ekainak 29, asteazkena, 20:00tan izango da, Goiko Losan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide