"Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau" Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. "Ez etsi lapurretaren eta injustiziaren aurrean. Ez amore eman gezurraren aurrean. Ez isildu egia. Abenduaren 27an, ni ere, nahi duten guztiekin batera, Donostian izango naiz, herritar guztiona den plazan." Argia.eus ataritik ekarria.