"Eixu euskeraz, ume"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ugalde 2016ko api. 27a, 09:33

Gaur goizean irratian bota dute galdera: seme-alabek euskaraz berba egiteko "egizu euskaraz" esaka ibiltzea zenbateraino da onuragarria? Zein da gaztetxoak euskarara eroateko biderik egokiena? Beste arlo askotan antzera, hemen ere ez dago erantzun magikorik, baina galdera horiek nire gurasoek edukitako jarreren inguruan hausnartzeko aitzakia eman didate.

Amelia Barquínek bere blogean idatzi duen artikulu batek eman die berba egiteko gaia Euskadi Irratiko tertuliakideei: "Tus padres son un poco pesaos con eso del euskera, no?

Pentsatzen jarri naiz, eta nire gurasoak ez dira bereziki astunak izan "egizu euskaraz" esaten. Agian behar handirik ere ez dute izan, umetatik erderaz egiteko joera gutxi izan dudalako, eta nerabezaroan ere, ez nuelako gaztelaniaz askorik egiten.

Ez, horrelako agindurik ez dut jaso izan, baina euskarari buruz asko egin da berba gure etxean. Amak "bai, kalien ikusi dotsut" entzundakoan, askotan zuzendu gaitu "ikusi zer? eperdixa? ikusi zaitxut!" esanaz. Eta beno, errieta txiki horrek, errieta formatua izaten bazuen ere, lagundu dit ulertzen euskaraz edozelan berba egitea ere ez dela kontua. Hori bakarrik ez. Amak lantzean behin bere umezaroan Ibarrurin jasotako berbak "praust" ekartzen ditu gurera, urte askoan gordeta eduki eta gero, eta horrek elkarrizketa ekartzen du atzetik: "Ta berba hori, ama?" "bai, gurien amamak-eta holan esaten eben beti". Euskararen aberastasunaz maitemintzen hasi eta kuriositatea pizteko balio izan didate horerlako elkarrizketek.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide