Azkoitri bosgarren, gizonezkoen taldekako sailkapenean Zarautzen

Joan den larunbatean jokatu zen Zarauzko distantzia erdiko triatloia.

Hamar taldekide izan ziren lehian Zarauzko distantzia erdiko triatloian. Lehendabiziko zatian, Getariatik Zarautzeraino 2,9 kilometro egin behar izan zituzten igeri itsaso zabalean, ondoren, 80 kilometro bizikletan Zarautz, Aizarnazabal, Iraeta, Zumaia eta Getarian zehar. Azkenik, Zarauzko kaleetan zehar 21 kilometro korrika egin behar izan zituzten. Bizikletako zatian, euria ari zuenez lurzorua irristakor zegoelako, hainbat eroriko izan zen. Hala ere, Azkoitriko kirolari guztiek proba amaitzea lortu zuten. Gizonezkoan artean Aitor Sotil izan zen azkarrena (4h,15', 29'') eta helmugan 21. postuan sartu zen. Emakumezkoetan, berriz, Maialen Azpiazu izan zen azkarrena (4h, 58', 11'') 13. postuan helmugaratuz.

Aipatzekoa da guztira gizonen 55 talde sailkatu zirela taldekako sailkapenean, eta Azkoitrik bosgarren postua lortu zuela.

Sailkapenak honako lotura honetan ikus daitezke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide