Mutrikuko Triatloian parte hartu dute Azkoitriko kideek

Joan den larunbatean ospatu zen Mutrikuko Triatloia sprint distantzian (750 metro-20 kilometro-5 kilometro). Taldekide dezente izan genituen lehian, eta gehienek triatloi denboraldiari hasiera ematen zioten.

Joan den larunbatean jokatu zuten Mutrikuko (Gipuzkoa) Triatloia. Esprint distantziako proba izan zen (750 metro-20 kilometro-5 kilometro), eta taldekide ugarik parte hartu zuen han. Askorentzat, gainera, denboraldiari ekiteko lehia izan zen. Sailkapenen dagokionez, Jose Antonio Circujano bigarren sailkatu zen beteranoen bigarren mailan. Azkoitri triatloi kluba, berrz, bosgarrena izan zen gizonezkoetan. Hona hemen probako sailkapenak.
 
Bestalde, Arkaitz Elortzak Aritzalekuko distantzia esprinteko triatloian hartu zuen parte. Hona hemen sailkapena.
 
Informazio gehiago:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide