Azkoitiko Duatloirako izen-ematean aldaketa, gauerditik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Azkoitiko Duatloirako izen-ematearen azken prezio aldaketa gaur izango da. Era berean, klubak gaur jakinaraziko ditu dortsalen zozketako bi irabazleak.

Gaur, apirilak 17, 00:00etan izango da Azkoitiko Duatloirako azkeneko prezio aldaketa. Gauerditik aurrera, 5 euro igoko da izen-ematea apirilaren 24 arte. Duatloirako izen-ematea egun horretan bertan itxiko da, 00:00etan.

Bestalde, Azkoitri triatloi klubak gaur gauean jakinaraziko ditu duatloirako zozkatu dituen bi dortsalen irabazleak. Duatloiaren sare sozialetan iragarriko ditu klubak bi izenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide