Apirilaren 29an eta 30ean jokatuko da Azkoitiko Duatloia, eta Azkoitri triatloi klubak bi dortsal jarri ditu zozketan. Zapatuan, apirilak 29, super sprint modalitateko duatloia jokatuko dute –2,5 kilometro korrika, 10 kilometro bizikletan eta 1,25 kilometro korrika–. Aldiz, apirilaren 30ean, igandez, duatloi estandarra jokatuko dute –10 kilometro korrika, 40 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika–.
Azkoitrik jakinarazi nahi du bigarren proba horretan ezingo dela bizikletan partaideren baten gurpilera joan. Era berean, proben parte hartzeko ez da nahitaezkoa izango triatloian federatuta egotea.
Dortsala egokitutako partaideek aukera izango dute super esprint modalitateko duatloia edo duatloi estandarra aukeratzeko. Zozketan parte hartzeko, honako pauso hauek jarraitu beharko dira:
- Jarraitu Instagramen edo Facebooken Azkoitiko Duatloiaren kontua.
- Eman 'Atsegin dut' botoiari argazkian, eta utzi iruzkin bat, gutxienez, lagun bat etiketatuz.
- Jarri bi sare sozial horietako argitalpena zure istorioan, Azkoitri triatloi kluba etiketatuz.
Azkoitrik apirilaren 17an jakinaraziko du irabazlea nor den. Zorteduna dagoeneko izena emanda baldin badago, dirua itzuliko zaio.