Azkoitri triatloi klubak joan den igande goizean eman zion hasiera 2023. urteko duatloi denboraldiari, Añorgan (Gipuzkoa). Lau taldekide izan zituen taldeak lehian Gipuzkoako Txapelketarako baliagarria zen sprint (5 km-20 km-2,5 km) distantziako duatloian.
Haritz Iturzaeta hirugarren sailkatu zen junior mailan, eta taldeka zazpigarren postua lortu zuen Azkoitrik helmugaratu ziren bederatzi taldeen artean. Gainera, Inhar Subinas eta Alex Sudupek Azkoitriko koloreekin debutatu zuten.
Hona hemen Añorgako probako sailkapenak eta argazkiak.