Urtea amaitzeko, San Silbestreak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Azpeitiko, Zumarragako eta Zegamako San Silbestre lasterketetan parte hartu zuten Azkoitriko kirolariek.

Joan den abenduaren 31n, inguruko hainbat San Silbestre lasterketetan parte hartu zuten Azkoitri triatloi klubeko kirolariek. Goizean, Azpeitiko lasterketan taldekide pila bat izan genituen lehian. Arratsaldean, berriz, Vanessak Zumarragako (Gipuzkoa) San Silbestre mistoan parte hartu zuen, eta Xanetek nahiz Josebak Zemagako (Gipuzkoa) lasterketa lehiatu zuten.

Ikusi argazkiak, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide