Gipuzkoko Triatloi Federazioaren sariak jaso dituzte Azkoitriko kirolariek

Haritz Iturzaeta juniorra, sari banaketa ekitaldian.

Donostiako Kirol Etxean egin zuen joan den ostiralean Gipuzkoako Triatloi Federazioak sari banaketa ekitaldia. Azkoitriko hiru taldekide saritu zituen federazioak.

Joan den ostiralean, Gipuzkoko Triatloi Federazioak 2022. denboraldiko Gipuzkoako Txapelketetako sariak banatu zituzte, Donostiako Kirol Etxean. Ekitaldian izan ziren Azkoitri klubeko Haritz Iturzaeta, Aitor Sotil eta Vanessa Cerrajero.

Haritz Iturzaetak juniorra lehena izan zen Zizurkilgo Duatloian —esprint distantzia— eta Azkoitiko Duatloian —distantzia motza—. Triatloietan, aldiz, lehen juniorra izan zen Mutrikuko Triatloian —esprint distantzia— eta bigarren Donostiako Triatloian —distantzia motza—.

Aitor Sotilek, berriz, Azkoitiko Duatloiko eta Donostiako Triatloiko sariak jaso zituen. Azkoitian, hirugarrena izan zen beteranoen lehen mailan, eta Donostian, lehena, maila berean. Vanessa Cerrajero, azkenik, hirugarrena izan zen Azkoitiko Duatloian beteranoen lehen mailan, eta proba hari zegokion saria jaso zuen.

Aitor Sotil, erdian.

Vanessa Cerrajero, ezkerrean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide