Deba, Soraluze-Bergara eta Ikaztegieta

Joan zen larunbatean Deban (Gipuzkoa) egin zen 10km-ko Manuel Mateosen oroimenezko lasterketan Vanessa Cerrajero 5. sailkatu orokorra izan zen, eta lehenengo emakumezko beteranoa ere izan zen. Aupa Vane! Zorionak!

Bestalde, Xanet Albizu, Aimar Iraola eta Joseba Exposito Soraluze eta Bergara lotzen dituen ibilbidea egiten izan genituen. 10km-ko lasterketa zen. Gustura ziren gure taldekideak! Aupa zuek!

Azkenik, Ikaztegietako 10 kilometroko krosean Andoni Ibarbia taldekide errezildarra 14. postuan sailkatu zen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide