Joan den larunbatean ospatu zen Utah-n (AEB), distantzia erdiko (1,9-90.21km) Munduko Triatloi Txapelketa. Asier Oiarzabal eta Julen Azkuek bertan izateko txartela lortu zuten duela hilabete batzuk eta experientzia berri honetaz gozatzeko asmoz gerturatu ziren bertara. Azkuek, 4 ordu, 29 minutu eta 18 segundo behar izan zituen helmugara iristeko, eta Oiartzabalek, berriz, 4 ordu, 57 minutu eta 48 segundo.
Julen Lopetegi (Alusigma Pelota Dental) taldekide ohi et alaguna ere bertan izan genuen, baina birus bat harrapatu zuen aurreko egunetan eta korrika hasi eta berehala, lasterketa utzi behar izan zuen.
Asier Oiarzabal
Julen Azkue eta Asier Oiarzabal, lasterketa irabazteko faboritoarekin
Julen Lopetegi, Asier Oiarzabal eta Julen Azkue, lasterketa hasi baino minutu gutxi lehenago.
Maxixatzenek eginiko erreportaia hemen