Lazkaon, Bilbon eta Biscarrossen aritu dira Azkoitriko kirolariak

Jon Albizuri, Bilbon.

Distantzia erdiko Europako txapelketan Azkoitri triatloi klubeko bi taldekide izan genituen: Jon Albizuri eta Andoni Ibarbia. Beraien adin tartean seigarrena eta zazpigarrena izan ziren, hurrenez hurren. Emaitza ederrak, inolaz ere. Hurrengoaren bila mutilak!

Igandean, Akitaniako Biscarrosse herrian izan zen Julen Azkue. Uda ondoren berriro ere gogor ekin dio Azkuek sasoiari, eta sekulako maila erakutsi zuen. seigarren postuan helmugaratu zen maila handiko lehiakideekin aritu ostean. Segi horrela Julen, gauza handiak datoz eta!

Triatloiak oraindik ez dira amaitu, eta dagoeneko Vanessa krosean hasia da. Atzoko argazkian ikusten den bezala, gustura aritu zen Lazkaoko herri krosean gure taldeko emakumeen kapitaina! Aupa Vane!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide