Zumaian egun historikoa!

Maialen Azpiazu, Naiara Perez eta Vanessa Cerrajerok, Azkoitri Triatloi Klubeko historiarako egun gogoangarri bat sinatu zuten joan den larunbatean Zumaiako triatloi sprintean. Azkoitri Triatloi Klubak, lehendabiziko aldiz, emakumezkoen taldekako sailkapenean puntuatzea lortu zuen (hiru emakumek amaitu behar dute lasterketa). Puntuatzeaz gain, hirugarren postu bikain bat lortu zuten. Zorionak neskak!


Beste hainbat taldekide ere izan ziren lehian. Aipatzekoa Haritz Iturzaeta gaztearen 20. postua sailkapen orokorrean. Junior mailan hirugarren postua eskuratu zuen.

Desiree Odriozola Super Sprint distantzian lehiatu zen.

Taldez, esan bezala emakumeak hirugarren postua lortu zuten eta gizonezkoen taldeak berriz, zazpigarren postua.

Sailkapenak - Sprint 

Sailkapenak - Super Sprint




 



Zumaiako Triatloiarekin eman zaio amaiera Euskadiko triatloi eta duatloi txapelketei eta hauek dira lortu ditugun postuak:

2022
1/25 Gasteiz Tri. (1º Euskadiko Distantzia Erdiko Txapelketa)
3/6 Zumaiako Tri. (Emakumezkoak)
7/23 Zumaiako Tri.
3/16 Azkoitiko Du. (3º Euskadiko Distantzia Motzeko Txapelketa / 2º Gipuzkoako Distantzia Motzeko Txapelketa)
3/19 Legutio Tri.
4/10 Zizurkil Du. (Gipuzkoako 2º - Dis. sprint)
4/31 Getaria Tri.
6/38 Donostiako Tri.
9/17 Oñatiko Du.
9/54 Zarauzko Tri.
10/30 Lekeitioko Tri.
12/12 Mutrikuko Tri.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide