Maialen Azpiazu, Naiara Perez eta Vanessa Cerrajerok, Azkoitri triatloi klubaren historiarako egun gogoangarri bat sinatu zuten joan den larunbatean Zumaiako triatloi sprintean. Azkoitrik, lehen aldiz, emakumeen taldekako sailkapenean puntuatzea lortu zuen —hiru emakumek amaitu behar dute lasterketa—. Puntuatzeaz gain, hirugarren postu bikaina lortu zuten. Zorionak neskak!
Azkoitriko beste hainbat taldekide ere izan ziren, ordea,m lehian. Aipatzekoa Haritz Iturzaeta gaztearen 20. postua sailkapen orokorrean; junior mailan hirugarren postua eskuratu zuen hark. Desiree Odriozola Super Sprint distantzian lehiatu zen. Taldeka, emakumeak hirugarren postua lortu zuen, eta gizonezkoen taldeak, berriz, zazpigarren postua.
Ikusi sailkapena eta argazkiak, hemen.