Baños de Valdearados lasterketa irabazi du Maialen Azpiazuk

Maialen Azpiazu podiumean. (Argazkia: Azkoitri triatloi kluba)

Burgosko (Espainia) Baños de Valdearados herrian jokatu zen zapatuan lasterketa herrikoia, eta azpeitiarra izan zen garailea.

Joan den zapatuan, abuztuaren 20an, VI. Baco Race Baños de Valdearados lasterketa herrikoia irabazi zuen Maialen Azpiazu azpeitiarrak, Burgosen (Espainia). 5.500 metroko lasterketa da Azkoitri triatloi klubeko kirolariak irabazi duena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide